Munduan pasieran
Dark Hedges, enbor kurbatuen korridorea

Stuart familiak zuhaitzak landatu zituen etxera sartzeko bidean; enbor kurbatuen korridore bat sortu zuten. Helburua zen georgiar estiloko etxera iristen zitzaizkien bisitariak txundituta uztea. Eta, dirudienez, erdietsi zuten, gaur egun Irlandako fenomeno natural fotografiatuenetako bat baita Dark Hedges.