Munduan pasieran
Filipinetako txokolatezko muinoak

Tontor formako 1.260 muino dira, 50 kilometro koadrotan banatuta. Landaredia aldatzen joaten da, kolore marroiz estali arte. Txokolatez eginda daudela dirudi. Zientzialariek kareharriaren higadura aipatzen dute Filipinetako formazio naturalaren jatorria azaltzean, baina kondaira batek dio bi erraldoiren arteko borrokak eragin zuela.