Munduan pasieran
Itsukushima Torii, tenplu xelebrea

Hiroshimaren parean, Miyajima uhartean, tenplu bitxi bat dago, Itsukushima. Sarrerako atea torii bat da, baina ez besteak bezalakoa, tenplua erdi urperatuta dagoenez atrakzio bihurtzen baita marea jaisten denean eta bertara iristeko aukera dagoenean. Gainera, otsailean, Miyajima uhartean Ostraken Jaialdia ospatzen da.