Munduan pasieran
Iturri Handi Prismatikoa, Yellowstone parkean

Wyoming estatuko Yellowstone Parke Nazionalak sorpresa natural ugari ditu; besteak beste, Grand Prismatic Spring delakoa.
Egunero ehunka bisitari jasotzen dituen parkearen kolore liluragarriak ur termaletako bakterio kontzentrazio altuaren ondorio direla diote zientzialariek.
Koloreak etengabe aldatzen dira, batez ere tenperatura aldaketaren eraginez: horitik urdinera, intentsitate handiko gorri batetik igarota. Ondorioz, paisaia ez da beti berdina izaten.