Munduan pasieran
Lençóis Maranhenses, dunak eta aintzirak

Brasilen, baina oihan tropikaletatik oso urrun, Maranhão estatuan, 300 kilometro karratuko basamortu ikusgarria hedatzen da, duna zuri bihurgunetsuz eta aintzira urdinez zipriztindutakoa.
Lençóis Maranhenses parke nazionalak ekosistema arraroa du, xelebrea oso, basamortuko sakonuneetan ur-kontzentrazio handiak sortzen dituena, batez ere prezipitazio-maila altuaren eraginez.