Egin planak
Abstrakzioa eta ilusio optikoak, Maria Helena Vieira da Silvaren ‘Espazioaren anatomia’n

Urriak 16-Otsailak 22
Maria Helena Vieira da Silva artista frantziar-portugesak 1930 eta 1980ko hamarkaden artean egindako artelanak biltzen ditu ‘Espazioaren anatomia’ erakusketak, otsailaren 22ra arte Guggenheimen ikusgai izango denak.
Artistak paisaia arkitektonikoarekiko izan zuen interesa nabari da erakusketan. Forma abstraktuak eta ilusio optikoak bere ibilbidearen ezaugarriak izan dira eta, kasu honetan, aukeratutako obra sortaren ardatz dira.