Egin planak

Bidarten abiatuko da Xilaba txapelketa ‘Bideek bidea’ lemapean, 24 bertsolarirekin

Azaroak 8-Urtarrilak 31

Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Xilaba txapelketa azaroaren 8an abiatuko da Bidarten ‘Bideek bidea’ lemapean. Finala, berriz, 2026ko urtarrilaren 31n izango da Donibane Lohizunen.

Guztira, 24 bertsolarik hartuko dute parte lehiaketan. 2021eko edizioan baino bi neska gehiago izanen dira, orotara bederatzi. «Oraindik bide luzea gelditzen da gai horretan, baina emeki-emeki aitzina goaz», aitortu dute antolatzaileek. Belaunaldiartekotasuna bada Xilabaren beste ezaugarrietako bat. Hala, aurtengo txapelketan parte hartuko duen bertsolari gazteenak 19 urte ditu eta zaharrenak, berriz, 54.

Euskal Herri mailako txapelketak agindutako aldaketa tartean, aipaturiko 24 bertsolari horietatik bost sailkatuko dira txapelketa nagusirako.