Munduan pasieran
Hongyadong, tradizioa eta neonezko argiak

Chongqing hiriko ibaiaren ertzean Hongyadong eraikina dago. Berez deigarria bada ere, iluntzean neonezko argiak pizten direnean, arkitektura tradizionaleko monumentua are ikusgarriagoa bihurtzen da eta ehunka turista erakartzen ditu. Zalantzarik gabe, Txinako hiriko txokorik turistikoenetakoa bilakatu da azkenaldian.