Munduan pasieran
The wave hipnotikoa

The Wave (Olatua) Utah eta Arizonako mugan dago, Estatu Batuetan. Harrizko formazio liluragarria da, erabat hipnotikoa. Baina ezin du edonork bisitatu; ez gogo faltagatik edo distantziagatik, baizik eta egunero hamar bisitari pribilegiaturi bakarrik uzten dietelako sartzen. Zorionekoek soilik izango dute aukera haizearen higadurak eragindako koloreen eta formen ñabardurez gozatzeko.