‘Hurbileko paisaiak’ Arte Ederretan

urriaK 31 - APIRILAK 12

Arabako Arte Ederren Museoan bere bildumako ia 50 pintura biltzen dituen ‘Hurbileko paisaiak’ erakusketa dago ikusgai. Lurraldeko paisaiak islatzen dituzten artelanez osatuta dago, gehienak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 39 artistak egindakoak.

Dena den, eremu mugakideetako beste ikuspegi batzuk ere ageri dira; adibidez, Errioxakoak eta Nafarroakoak, bertara joaten baitziren margolari asko inspirazio bila.