‘Linguae Vasconum Primitiæ’, Baionan
URRIAK 11-UrTARRILAK 11
Bernat Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiæ’, euskaraz inprimatutako lehen liburua, Baionako Euskal Museoan dago ikusgai, urtarrilaren 11 arte.
Hain zuzen ere, bere mendeurrena ospatzeko museoak prestatutako ‘Obra gomitatuak’ izeneko zikloa estreinatuko du erakusketak.
Liburua Bordelen argitaratu zen orain 500 urte, zehazki 1545ean, François Morpain-en inprimategian.