Egin planak

Erdi Arora bidaia: ‘Herriak, mila urte lurraldean’

null
null (null | null)

Urtarrilak 7-Ekainak 23

‘Herriak, mila urte lurraldean’ erakusketa dago ikusgai Gasteizko Bibat museoan. Arabako herriek VIII. eta XI. mende artean izandako bilakaera aztertzen du, landa eremuko herri txikietako bizimoduaren «ikuspegi arkeologiko eta dokumentala» eskainiz.

Gaur arte iritsi diren aztarna materialak eta dokumentuak hartzen ditu oinarri, herri horietan bizi izan ziren pertsonen bizimodua berreraikitzeko. Objektuak, tresnak, zeramika zatiak, txanponak eta bestelako aztarnak dira arkeologiak lurpetik atera dituen aurkikuntzetako batzuk, eta, horiei esker, nola bizi ziren, nola lan egiten zuten eta nola antolatzen ziren jakin ahal izan da.

Erakusketan, gainera, garai hartako erregistroak ere ikus ditzake bisitariak; esate baterako, «praktikaren aktak», eguneroko bizimodua egituratzen zuten dohaintzen, salerosketen eta bestelako egintza juridikoen berri ematen dutenak. Egintza horiek gizarte harremanak markatzen zituzten (horietako batzuk kontrol eta menderakuntzakoak ziren).

Bereziki garrantzitsua da XII. mendearen amaieran egindako ‘Becerro Galicano’ izeneko eskuizkribua, gaur egun Donemiliaga Kukulako monasterioan gordeta dagoena eta Erdi Aroko Arabari buruzko informazio iturri baliotsua jasotzen duena.

Haren edukien artean, nabarmentzekoa da ‘Donemiliagako golde-nabarra’ izeneko erregistro paregabea, Ara