Egin planak
KaldeArte
Ekainak 12-14
KaldeArte Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Jaialdiak urteurren berezia ospatuko du aurten: 20 urte. Horregatik, aparteko garrantzia eman nahi izan diete hirian sortutako tokiko ekoizpenei, eta talde hauen sei sorkuntza ikusi ahalko dira: Kankarro, Bitsa, Koilara, Zurrunka, Azirkarte eta Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa.
Ekainaren 12tik 14ra izango da eta 32 konpainiak parte hartuko dute. Guztira, 58 pieza ikusiko dira, horietatik bost, estreinaldiak.