J.L.
PILOTA

Intxauspek eta Amuletek irabazi dute Berezkoen Bigarren Mailako txapela

Intxauspek eta Amuletek irabazi zuten atzo Berezkoen Bigarren Mailako finala Saran, Lanbert eta Ezkurra 40 eta 23 mendean hartuta, 79 minutuan pilotan aritu ostean.

Partidak oso emozio gutxi izan zuen. Hastapeneko tantoetako orekaren ostean, irabazleak zuloa egiten hasi ziren, eta fite egin zuten handia. Gibelean Amulet nagusi zen, eta Ezkurrak ezer gutxi egin ahal izan zuen. Aitzinean Intxauspek ez zuen barkatu, eta Lanbertek ez zuen batere asmatu.

Txapela irabazi zuen bikotea nagusi izan zen jokoan, eta horri aurre egin ezinik ibili ziren galtzaileak, eta gainera Lanbertek eta Ezkurrak huts asko egin eta erraztasunak eman zituzten.

Hala, saketik bost kintze egin zituen Intxauspek, eta bat gutxiago, Lanbertek. Jokoan, irabazleek 17 kintze egin zituzten, eta galtzaileek, berriz, 11. Galdu, Intxauspek eta Amuletek 8 galdu zituzten, eta Lanbertek eta Ezkurrak, 18. Ia-ia, aurkariek egindakoen erdiak beraiek galdutakoak izan ziren. Markagailuaak ondorengoak erakutsi zituen: 2-0, 4-4, 5-5, 6-6, 13-7, 23-11, 30-19, 36-21, 40-23. Datorren igandean jokatuko da Lehen Mailako finala. Waltari eta Bilbao, Bielleren eta Ducassouren aurka neurtuko dira Baionako Modernen.