A. MANTEROLA
BAIONA

Bagoazek Fleuryko presoei egin presioak salatu ditu

Patio-orduen sisteman izandako aldaketen ondorioz, apirilaren 3tik hainbat protesta egiten ari dira Fleury-Merogiseko emakume presoak, besteak beste, bizi-baldintzak asko zailtzen dituelako, kirola eta bestelako jarduerak egitea oztopatzen dietelako eta, batez ere, egun batzuetan 26 orduz segidan beren ziegetatik atera ezinik geratzen direlako.

Duela egun gutxi, aurreko sistemara itzultzeko eskatuz zuzendariari gutun bat igortzeko deia egin zuten euskal presoek [ikusi Naiz.eus].

Bagoazek jakinarazi duenez, «zuzendariak presoak banan- banan deitu» eta protestak bertan behera uzten ez badituzte «errendentzioak kendu eta neurri diziplinarioak –tartean zigor-ziegetara eramatea–» aplikatuko dizkiela mehatxu egin die.