GARA
EA

Txikitasunaren handitasuna, Eako jaian

Busturialdeko eskola txikien jaialdiaren hamabigarren edizioa ospatu zen atzo Ean, Haizeder eskolak antolatuta. Bizkaiko ikastetxerik gazteena da, joan den ikasturtean lortu baitzuen eskola estatusa.

Mundaka, Uzelai, Urretxindorra, Montorre eta Haizederreko ikasle, guraso eta irakasleak elkartu ziren. Bost eskolotako umeak, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, guztira laurehun lagun baino gehiago.

Jaiari 10.15ean eman zioten hasiera eta 14.45ean amaiera. Tarte horretan harrera, kalejira, kantak, dantzak eta jolasak egon ziren eta, primeran pasatzeaz gain, eskolen arteko elkarlana adierazi zuten. Eskualdean dauden eskola txikiek euren presentzia eta indarra plazaratu zituzten, txikitasunean handi direla erakutsiz.