GARA
GASTEIZ

Bisita ukatu diote Iñaki Bilbao Gaubeka presoaren lagun bati

Iñaki Bilbao Gaubeka euskal presoaren lagun batek joan den asteburuan bisita ukatu ziotela salatu du. GARAri azaldu dionez, aspalditik lotuta zuen bisita internet bitartez, baina Zuerako espetxera ailegatu denean ez zioten pasatzen utzi.

Erreklamazio orri bat eskatu zuen eta ordu eta erdi itxaroten egon zen Zaragozako espetxean, noiz sartzen utziko zain. Azkenean, ordea, laguna ikusi gabe itzuli behar izan zuen Euskal Herrira.