GARA
DONOSTIA

Hezi+ jaialdiak hainbat tailer eskainiko ditu datorren larunbatean

Datorren larunbatean tailer ugari egingo dira Donostiako Alderdi Eder parkean egingo den Hezi+ ikaskuntza jaialdian. Adin eta arlo desberdinetako jendearentzat emango dituzte, bederatzi txokotan banatuta. 10.30etik 14.00etara egingo da jaialdia. Lehenbiziko ekitaldia Jumpfit Saioa (Ikasfit) izango da, 10.30etik 11.00etara.

Jarraian, askotariko tailerretan parte hartzeko aukera izango da, 14.00etara arte. Hona eskaintza: “Oratu eta ogiari forma eman” (Cebanc); “Hezkuntza robotika eta programazioa” (AEG Ikastetxea eta Fast Brains Academy); “3D inprimagailuarekin sorkuntza” (Zinema eta Bideo Eskola); “Oinarrizko bihotz-biriken suspertzea” (DYA Gipuzkoa); “Sortu zure krema, kolutorio, pasta eta baselina” (CPES Cesa BHIP); “Zurrunbiloa” (Kutxa Ekogunea); “Jantzigintza tailerra” (Gama Moda Akademia); “Luzamendu inteligentea” (Optime 360); eta “Ezagutu heziplus.eus” (Hezi+ Ikaskuntza Sarea).

Ikaskuntza jaialdia Olatu Talka programaren barruan antolatu dute. Informazio gehiagorako: Heziplus.eus.