GARA
HENDAIA

Hendaitz gazte asanbladak eraikin bat okupatu du gaztetxea eratzeko

Urteetan Herriko Etxearekin izandako negoziaketetatik emaitzarik ez zela ikusirik Hendaiako gazteek etxe huts bat okupatu zuten joan den astean. Hendaitz Gazte Asanbladako kideak eraikinaren jabeekin harremanetan jartzeko prest agertu dira. Aldi berean, ekintza hau gauzatu badute ere Udalarekin harremanetan segitzeko asmoa agertu dute.

Etxe abandonatua Itsas Ospitaleari utzia izan zitzaion, gaixoen familiak laguntzeko, baina ez du funtzio hori inoiz bete. Gazteek helburu soziala eman nahi diote erabilera berriarekin. Orio karrikako 2. zenbakian dagoen etxera hurbiltzera eta ekintzan parte hartzera gomitatu dute gizartea.