Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Alliot-Mariek presidente izateko lehian abiatuko dela iragarri du

Estatu frantseseko poli tikaren goi mailan lehiatzeko prest agertu da, berrir o ere, Michele Alliot-Marie, beste kargu askoren artean, urteetan Donibane Lohizuneko auzapeza izan zena.

Oraingoan 2017an egingo diren Presidentetza rako hauteskundeetara aurkeztuko dela adierazi berri du. Ofizialki, uztailaren 4an, Schiltigheimen (Bas-Rhin departamenduan) egingo du iragarpena 69 urte dituen europarlamentariak.

Haatik, Les Republicains (LR) bere alderdiaren barnean hautagaia aukeratzeko azaroaren 20 eta 27 egingo den hauteskunde-prozesuan parte hartuko duenik ez du horren argi utzi. Bere esanetan, «batzuk bere burua ezagutarazteko edota gerora ministro kargu bat negoziatzeko aurkezten dira barne-bozetara».

13 hautagai oraingoz

Bera bezala, hautagai izateko lasterketan beste hamabi alderdikide daude momentuz (Nicolas Sarkozy LR-ko presidenteak ez du oraindik bere hautagaitza iragarri). Horie tako batzuek uste dute barne-prozesuan parte hartuko duen edo ez zintzilik uztea «trikimailu» bat dela alderdiaren barnean «sostengu aski» ez duelako. Izan ere, 20 parlamentarir en babesa beha r dute barne-primarioetara aurkeztu ahal izateko.

Joera gaullista nabarmenekoa, Sarkozyren aldekotz at jotzen dute batzue k eta, aldiz, presidentegai faboritoenetako Alain Juppe ez du batere gogoko. Defentsa, Kanpo Harreman eta Barne ministroa izan zenak alderdi berri bat sortu zuen apirilean, Nouvelle France (Frantzia Berria) izenekoa. Bere eragina handitzeko eta Estatu osoan tokian tokiko batzordeak eratzeko lanetan dabil orain buru-belarri.