Arantxa MANTEROLA
BAIONA

Ipar Euskal Herria barne hartzen duen erregioa Akitania Berria izendatua

Erregioen banaketa administratibo berriaren karietara, Akitania, Poitou-Charentes eta Limousin batu zituzten duela hilabete batzuk eta abenduan hautatutako Kontseilu berriak atzo bozkatu zuen Estatuko erregio handiena denaren izendapena: Akitania Berria (Nouvelle Aquitaine).

Izen egokienak aztertzeko talde berezi bat osatu zen eta hark joan den astean proposatutako bera aukeratu dute.

Gorabehera batzuk izan dira halere, baita sinadura bilketak ere beste bi eskualdeen izenak errespeta daitezen. Hala, Berdeek egindako iradokizunari jarraiki, dokumentu ofizialetan izen nagusiaren azpian jasoko dira hiru erregio ohien izenak.