J.O.
TXOST ELKARTEA

«Benetako euskal pilota» definitzeko eskatu dio Aldamizi

Aurreko asteetan Patxi Jauregi eta Txema Aldamiz Etxeberriaren artean sortutako eztabaida bortitzaren harira, Munduko Pilota Batzarreko lehendakariari zuzendutako eskutitz bat igorri zigun atzo Oiartzungo Txost pilota klubak hedabideoi.

Bestelako polemiketan sartzeko asmorik gabe, Aldamiz Etxeberriak egindako adierazpen batzuek kezkatzen dituzte klub honetako arduradunak, hark joko zuzeneko jokoek euskal pilotarekin zerikusirik ez dutela esan zuela-eta.

«Euskaldunok Europako zenbait herrirekin konpartitzen dugun eskuzko zuzeneko jokoa da hau», diote eta zenbait galdera egin dizkiote. «Bote luzea, pasaka, laxoa eta errebotea euskal jokoa ez dela uste al duzu?». «Nola definituko zenuke benetako euskal pilota zer den?».