Soustonseko lakuan ostiralean itota azaldu zen gaztea Baionakoa da

Joan den ostiralean goizaldeko 03.00etan Landetako Soustons lakuan itota agertu zen gaztearen gorpua identifikatu dute. Jatorri baionarra zuen 28 urteko gizonezko bat da hildakoa. Alta, ikertzaileek ez dute oraindik zehaztu egiaz zer gertatu zen, nahiz eta kanpoko beste inoren esku-hartzerik ez zela izan aski argi dagoen. Lekuko batek eman zuen abisua, gorpua ur gainean ikusirik. Jendarmeak heldu ziren lehenak eta beraiek atera zuten gaztea uretatik, ordurako hilotz.