ITSASBAZTERREAN BILDUTAKO ZABORRA, ARTELAN BIHURTUTA

Material birziklatuak artelanak osatzeko erabiltzea bolo-bolo dabilen garai honetan, pauso bat harantzago joan eta Gipuzkoako itsasaldean eta hondartzetan bildutako hondakinekin osatutako obra eraiki du Joseba Mercader tolosarrak. Plastikozko botilek, sokek, egur zatiek... osatzen dute atzo aurkeztu zuten “Balegur” obra eta, abuztuaren 27an, Ondarretako hondartzan egingo den Itsasfest jaialdian egongo da ikusgai.Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS