J.L.
URREZKO

Mugertzak erraz menderatu du Txapartegi Kopako kanporaketan

Ugaitz Mugertzak mendean hartu zuen Luix Txapartegi, eta Mutrikukoak lortu zuen Urrezko Aizkorako Kopan aurrera egitea, Bilboko Deustu auzoan jokatu zen kanporaketan.

Aizkolari bakoitzak hamar kana-erdiko ebaki behar izan zituen. Kanporaketa honek ia ez zuen emoziorik izan. Mutrikuko aizkolariak oso azkar egin zuen ihes, eta lan erdietarako saioa erabakita zeukan. Bost kana-erdiko 12 minutu eta 7 segundoan bota zituen Mugertzak, eta 13 minutu eta 59 segundoan, berriz, Txapartegik. Horrekin garbi zegoen ezer handirik gertatu ezean garaipena zeinek eramango zuen. Bigarren zati horretan Mugertza II.ak ongi kudeatu zuen abantaila, eta alde hori, gainera, handitu ere egin zuen, garaipen erosoa lortuz.

Ugaitz Mugertzak 31 minutu eta 6 segundo behar izan zituen lan guztiak burutzeko, eta Luix Txapartegik, berriz, 32 minutu eta 46 segundo. Ondorioz, Txapartegik lehiaketatik kanpo geratu beharko du.