Errefuxiatuen aldeko Zarauzko jaialdirako boluntarioak behar dira

Urriaren 28 eta 29rako Hotz Zarautz pertsona errefuxiatuen alde antolatzen ari den Zarautz Tanttaka Musikaldian boluntario aritzeko jende askok eman du izena dagoeneko. Halere, lagun gehiago behar dituzte txanda batzuk betetzeko. Horregatik, parte hartu nahi dutenengana zuzendu da errefuxiatuen eskubideak babesten dituen GKEa. Hain zuzen ere, bilera batera gonbidatu dituzte, gaur, 19.30ean, Antoniano aretoan. Animatzen denak aski du bilkurara agertzea edo hotzzarautz@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea.