Aimar ETXEBERRIA
Edinburgo

2014ko saiakeran oinarritutako galdeketa proposatu du Sturgeonek

Argitaratu du Eskoziako Gobernuak bigarren independentzia erreferendumari begirako lege proiektua. «Herrialde independente izan beharko al luke Eskoziak?» galderari erantzun beharko diote 16 urtetik gorako eskoziarrek eta herrialdea beren bizileku egin duten europarrek balizko bigarren saiakera batean.

Urrats berri bat eman du Eskoziako Gobernuak bigarren independentzia erreferendum baten bidean: aipatu erreferendumari babes juridiko eta legala emango dion lege proiektua aurkeztu du. Berau deitzeko data konkretu baten faltan, urrats atzeraezinak ematen jarraitzen du Edinburgoko Gobernuak, bere lehen ministro den Nicola Sturgeonek dioen bezala, 2016ko maiatzean egindako hauteskunde orokorretan herritarrek emaniko «mandatuari» jarraiki.

Aipatu hauteskundeetarako programan sartu zuen SNPk bigarren independentzia erreferenduma egiteko aukera, baldin eta duela bi urte (2014ko irailaren 18an) egin zenarekin alderatuta baldintza objektiboetan «oinarrizko aldaketak» baleude. Eta egun badaude, Brexitak eraginda. Brexita eta bere ondorioak dira, beraz, Sturgeonen Gobernua beste independentzia erreferendum baten bidean aurrerapausoak ematera bultzatu dutenak, lehen ministroak berak lege proiektuaren hitzaurrean azaltzen duen legez.

Gainera, ez du inor ezustean harrapatu erreferendumerako lege proiektuak argia ikusi izanak: Brexitaren biharamunean iragarri zuen Sturgeonek Holyroodeko Legebiltzarreko legedia egokitzeari ekingo ziola, hala erabakiz gero, Eskoziako Gobernua bera izan dadin erreferendumaren deitzaile. Gainera, iragan astean Glasgown egindako alderdiaren konferentzia nazionalean gaineratu zuen lege proiektuak aste honetan bertan ikusiko zuela argia. Ez ezustekorik ez tranparik, beraz, Eskoziako Gobernuaren orain arteko jardunean.

Bestelako jarrera antzematen du, ordea, Sturgeonek Theresa May buru duen Gobernu britainiarrari buruz hitz egitean. Hauek Brexitarekiko hartu duten jarreraz kezkati agertzen da aurrez aipatu lege proiektuaren hitzaurrean, eta zalantza erakusten du aipatu negoziazioetan Eskoziaren interesak kontuan hartuko ote diren. Horrek guztiak eraman du Sturgeon bigarren independentzia erreferendumari begira aurrerapausoak ematera.

2014koaren bidetik

Ez ditu burmuinak lehertu Eskoziako Gobernuak lege proiektuaren aurrelanketari dagokionez. 2014. urteko independentzia erreferendumerako erabilitako oinarriak dira ekinbide berrirako proposatu dituenak, azken urteotako hainbat legeren aldaketek eragindako garrantzi handirik gabeko moldaketak salbuetsita. Hala, 2014an erantzun zioten galdera berari erantzun beharko diote eskoziarrek euren Gobernuak erreferendumarekin aurrera jarraitzea erabakitzen badu: «Herrialde independente izan beharko al luke Eskoziak?».

Galdeketan parte hartuko luketen sektoreak ere berberak lirateke: 16 urtetik gorakoak eta Eskozia beren bizitoki egin duten jatorri europarreko bizilagun guztiak.

Aipatu erreferenduma, Nikola Sturgeonek hitzaurrean azaltzen duenez, Londres eta Brusela artean Brexitaren harira garatu behar dituzten negoziazioak amaitu baino lehenago deitu nahiko luke Gobernu eskoziarrak. Eta eztabaidari ekin ziotenetik aurrenekoz, Westminsteren oniritziaren beharra aipatzen dute lege proiektuan, erreferenduma deitzeko eskumen guztiak Holyrooden esku egon daitezen.

Kontsulta publikora zabaldu da orain lege proiektua. Hala, Holyroodeko Legebiltzarra osatzen duten legebiltzarkide guztien arteko eztabaida abiatuko da datozen asteetan, eta Eskziako herritarrek euren iritzia eman dezaten ere jarri ditu bitartekoak Gobernu eskoziarrak. 2017ko urtarrilaren 11n amaituko da horretarako epea.

May trata de templar ánimos en su primera cumbre europea

La primera ministra británica, Theresa May, trataba ayer de despejar los temores sobre los posibles efectos perniciosos de la salida de la UE en su primera cumbre del bloque, ayer y hoy en Bruselas. Tenía previsto aprovechar la cena de trabajo de los líderes europeos de ayer para confirmar que planea notificar oficialmente la salida a más tardar en marzo próximo, y empezar así dos años de negociaciones que desembocarán en la ruptura a principios de 2019.

«Estoy aquí con un mensaje muy claro. Reino Unido se está marchando de la UE, pero continuará desempeñando un papel completo hasta su marcha y será un fuerte y fiable socio tras irnos», aseguró a su llegada a la cumbre.

May anunció su calendario a principios de mes en el congreso del Partido Conservador. Entonces irritó a muchos gobiernos al expresar su intención de imponer controles migratorios a los ciudadanos europeos, manteniendo al mismo tiempo «la máxima libertad» de operar en el mercado único del bloque. Líderes de varios Estados le han repetido que ambas pretensiones son incompatibles y advierten a Londres de que tiene que ir haciéndose a la idea de que pagará un alto precio por el Brexit. May dejará claro a sus socios que la decisión de salir de la UE es irreversible, pero tratará de convencerlos del interés de lograr «un proceso suave, constructivo y ordenado» de salida.GARA