GARA
DONOSTIA

Mintzodromoa egin dute Atlantikoaren bi aldeetan estreinakoz

Aurten lehenengo aldiz, Necocheako (Argentina) Euskararen Astean Mintzodromo erraldoi bat egin dute eta, babesa erakusteko, Mintzanetek ere Euskal Herrian beste bat antolatu zuen atzo. Arratsalde partean, Zubietan bazkaria egin ostean, zuzeneko konexioa egin zuten Argentinakoekin, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko. Atlantikoaren alde batean eta bestean bildu zirenak harremanetan egon ziren, sarearen bidez konektatuta.

Horrez gain, atzoko hitzorduan III. Mintzanet sariak eman zituzten. Euskarazko mintzapraktikak Internet bidez egiteko plataforma horretan parte hartzen duten bi pertsonaren lana aitortu zuten: bidelaria eta bidelaguna.