GARA
JAKARTA

Lurrikara batek 2004ko tragediaren amesgaiztoa eraman du Indonesiara

Agintariek emandako datuen arabera, gutxienez 97 pertsona hil eta ehunka zauritu zituen atzo goizaldean Indonesiako Aceh eskualdea astindu zuen 6,5 graduko lurrikarak. Itsasertzean bizi diren askok altuera handiagoko lekuetara egin zuten ihes, tsunamiaren beldur.

Astinduaren epizentroa Pidie Jaya herrian izan zen, Banda Aceh hiriburutik 120 kilometro ekialdera eta 8,2 km-ko sakoneran, AEBetako Zerbitzu Geologikoak jakinarazi zuenez. Richter eskalan 6,5 gradu harrapatu zituen.

Lurrak hiru minutuz egin zuen dar-dar, eta makina bat erreplika izan ziren. Lurrikararen ondorioz, Pidie Jayako 72 etxe eta sei meskita goitik behera erori ziren, atzo eskaini zituzten datuen arabera, baina kalteak handiagoak izango direlakoan daude agintariak.

Biktima asko hondakinen artean harrapatuta geratu ziren eta, beraz, litekeena da hildakoen eta zauritutakoen kopuruek ere gora egitea.

Aceh probintzia Sumatra uhartearen iparraldean dago. Atzoko astindua gertatu zenean, herritar asko (gehiengoa musulmana da) otoitz egiteko prestatzen ari ziren.

Milaka soldadu eta ia mila polizia bidali zituzten seismoak kaltetutako eskualdeetara, herritarrentzat behin-behineko babeslekuak prestatzeko, Tantang Sulaiman bilaketa operazioa zuzentzen duen militarrak jakinarazi zuenez.

Pidie hiriko meskita bateko minaretea bota egin zuen lurrikarak, beste eraikin askorekin gertatu moduan. «Lurrikara hasi zenean ohean ginen. Familia osoa korrika atera ginen kanpora eta goitik behera erori zen etxea. Dena dago suntsituta. Inguruko etxeak ere eraitsi egin zituen seismoak», esan du Hasbi Jayak. Etxerik gabe geratu ziren herritar asko kalean zebiltzan, nora joan ez zekitela, berriz etxera joatea arriskutsuegia baitzen, eraikina suntsituta ez bazegoen.

Tsunamia gogoan

Itsasertzean bizi diren herritarrei 2004ko abenduaren 26ko tsunami ikaragarria etorri zitzaien burura. Iparraldean dagoen Sigli herrian (epizentrotik oso gertu), esaterako, askok etxea utzi eta altuera handiagoko puntuetara egin zuten ihes. «Tijuera goaz, hemendik hiru kilometrora, tsunamia iritsi baino lehen», adierazi zien kazetariei Nilawati herritarrak.

Ozeano Bareko Suzko Eraztunean dago Indonesia, lurrikaren eta sumendi erupzioen kopuru handia duen arroan. Horregatik dira hain ohikoak lurrikarak herrialdean, urtero 7.000 inguru izaten baitituzte. Ekainean Sumatra uharteko mendebaldea astindu zuen lurrikara batek dozenaka eraikin suntsitu zituen, hildakorik eragin gabe.

Una región golpeada por seísmos con mucha frecuencia

La región del terremoto de ayer es la misma en la que en 2004 un potente seísmo de entre 9,1 y 9,3 grados formó un tsunami en el océano Índico que mató a unas 230.000 personas en una docena de países, la mayoría de ellos en Aceh. Año y medio más tarde, el 27 de mayo de 2006, un temblor de 6,3 grados sacudió Java Central, cerca de la ciudad universitaria de Yogyakarta, causando unos 6.000 muertos y 50.000 heridos, además de destruir 330.000 viviendas y 12.000 escuelas. Meses antes, marzo de 2005, un terremoto mucho más potente (8,7 grados) causó muchas menos víctimas (900 muertos) al no afectar a zonas densamente pobladas. El seísmo que golpeó Padang en setiembre de 2009 causó también cerca de un millar de muertos, pese a que no fue tan violento (7,6 grados). Similar intensidad tuvo el sismo con tsunami de octubre de 2010 en Mentawaï: 430 fallecidos.GARA