Xabier Amurizak jantziko dio txapela Bizkaiko Txapelketako irabazleari
Xabier Amurizak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko bertsolari txapeldunari. Larunbat iluntzean gertatuko da hori, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Finala 17.00etan hasiko da Bilbao Arenan.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Talde Antolatzaileak hala erabakita izango du Amurizak aurtengo txapela jartzeko ardura. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Amurizak urteetan plazan zein isilean egindako beharra eskertu nahi izan ditu betekizun hori emanez. Aurten hartu du plazetatik erretiroa Amurizak, baina, berak aitortu duen moduan, «bestelakoetatik ez». Irabazleari txapela janzteko ohorea berea izango da, beraz.
Temas del día
Villalibre rescata un punto para un Athletic que nunca se rinde
Economía
«Ley Mbappé» de Ayuso, otro «regalo»a los más ricos y al sector financiero
Opinión
Para nota
Cultura
La brevedad de lo eterno
Temas del día