GARA
DONOSTIA

Hezkuntza ez-unibertsitariora protestak ekarriko ditu maiatzak

Maiatzaren 16 eta 23rako lanuzteak deitu dituzte Steilas, LAB eta ELAk, eta manifestazio bana EAEko hiriburuetan maiatzaren 20rako. Lakuako Hezkuntza Sailari proposamen sorta jarri diote mahai gainean: behin-behinekotasuna murriztea, gutxienez 2.000 langile kontratatzea eta 6.000 postu egonkortzea.

Steilas, LAB eta ELA sindikatuek indarrak batu dituzte hezkuntza ez-unibertsitarioan mobilizazioak antolatzeko, Lakuako Hezkuntza Sailak egin dizkioten aldarrikapenak bete ditzan. Atzo iragarri zutenez, lanuzteak deitu dituzte maiatzaren 16 eta 23rako hezkuntza ez-unibertsitarioan; «errotik aldatzeko hezkuntza politika eta Eusko Jaurlaritza azken urteotan inposatzen ari den murrizketak». Testuinguru horrek hezkuntza publikoan eta haur eskoletan eragin duen egoera ere irauli nahi dute deitzaileek. Zehaztu zutenez, lanuzteetara deitu dute irakasleria, Haurreskolak Partzuergoko langileria, baita sukalde eta garbiketa zerbitzuetakoak ere.

Lanuzteak ez dira mobilizazio bakarra izango: maiatzaren 20an familiei eta herritarrei, oro har, EAEko hiru hiriburuetan egingo diren manifestazioetan parte hartzera dei egin diete. 12.00etan abiatuko dira Jesusen Bihotzetik (Bilbo), Bilbo plazatik (Gasteiz) eta Bulebarretik (Donostia). Erantsi zutenez, Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza Sailak ez badie oinarrizko aldarrikapenei jaramonik egiten, hurrengo ikasturtean greba eta mobilizazio dinamikei eutsiko diete, «lan baldintzak hobetu eta hezkuntza sistemaren zeregin oinarrizkoena bermatu arte».

Eskaera sorta zehatza

Mobilizazio horiek iragartzearekin batera, eskaera edo proposamen zehatzak plazaratu zituzten sindikatuek egoera hobetu dadin: hezkuntzan egiten den inbertsioa handitzea (gutxienez Europar Batasunak duen batez bestekoa, progresiboki %6ra iritsi arte.); langile kopurua handitzea, gutxienez 2.000 pertsona gehiago kontratatuz; behin-behinekotasuna gaur egungo %40tik %6ra jaistea (%38koa da irakaslerian, %41ekoa haur eskoletan, %58koa Hezkuntza Berezian eta %63koa sukalde eta garbiketa arloetan). Horretarako, kolektibo ezberdinetan 6.000 lanpostu egonkortzea edo ikasle ratioak %10 murriztea nahi dute.

Honakoak ere proposatu zituzten: hezkuntza arloko langileen eroste ahalmena berreskuratzea, ordezkapenak lehenengo egunetik egitea, laneko baja lehenengo egunetik ordaintzea, erretiroa errazten eta laguntzen duten neurriak berreskuratzea eta ikasgeletatik Lomce atera eta Heziberri indargabetzea, bigarrena lehenengoaren egokitzapena delako. Gainera, «hezkuntzaren merkantilizazioa» alde batera uzteko eskatu zioten Lakuari, «gaur egungo desorekak gaindituz» hezkuntza garapen integralerako baliabidea izan dadin. Horren oinarriak kohesio soziala, gizarteratzea, aniztasuna, berdintasuna eta hezkidetza lirateke.

Azkenik, ikasleria euskaldun eta eleaniztuna ahalbidetuko duen euskarazko murgiltze linguistikoa garatzea eskatu zuten Steilas, LAB eta ELAk, eta, balizko Hezkuntza Lege baten aurrean sindikatu, hezkuntza eragile eta hiritarren parte hartzea ahalbidetzea, horien ahotsa aintzat hartzea, alegia.

«Oinarrizko» aldarrikapen sorta hau «milaka langile eta hiritarrek» babesten dutela adierazi zuten; aitzitik, kexu dira Lakuako Gobernuak «benetako negoziaketa abiatzeko» keinurik egin ez duela-eta. Martxoaren 22ko manifestazioaren «arrakasta» aintzat hartzeko ere eskatu zuten.

LAB acusa a Osakidetza de retenerle correos electrónicos

El sindicato LAB ha acusado a la dirección de Osakidetza de «obstaculizar» el trabajo sindical y de «no respetar los derechos de la representación sindical y de los trabajadores». Según informó ayer a través de un comunicado, durante toda la semana no ha podido enviar correos electrónicos «masivos» y tiene «paralizado uno sobre el increíble trabajo que han realizado los trabajadores de Osakidetza a favor del euskara y Korrika».

«El origen parecía ser un problema técnico», añadía la nota, pero «después de informar del mismo a todas los responsables que pueden arreglarlo y seguir igual», a su juicio, lo que se está haciendo es «poner trabas al trabajo sindical».

El sindicato advirtió de que no aceptará este tipo de «injerencias» y «si el problema no se arregla inmediatamente» anunció que adoptará «las medidas oportunas», como «la denuncia pública de todas las personas responsables, por activa o por pasiva». GARA