Kutxabankek enpresei bideratutako finantziazioa %33 hazi da aurten

Urteko aurreneko seihilekoa igarota, Kutxabankek jakinarazi du enpresa txiki eta ertainen eskuetan 1.655 milioiko finantziazioa jarri duela, iaz epealdi berean ipinitakoa baino %33 gehiago. Gauzak horrela, inbertsio produktiboak finantzatzera bideratutako zenbatekoa %7,67 hazi da lehenengo sei hilabete hauetan eta aktibo finkoko maileguak, %26. Igoera nabariena enpresek lursailak, pabiloiak edo jarduerarako higiezinak erosteko sinatutako maileguetan gertatu da, %90an egin baitu gora. Bestetik, Kutxabankek %13 abal gehiago eman ditu aurten ehun produktiboak gehien eskatu ohi dituen finantza produktuetan.