Guggenheim doan bisitatzeko gonbidapena, azaroaren 5 arte

Bizkaian erroldatutako adin nagusiko pertsona guztiei bidali zien Bizkaiko Aldundiak urrian zehar Guggenheim museoa doan bisitatzeko gonbidapena eta, museoko arduradunek azaldu dutenez, 72.673 pertsonak erabili dute gonbidapena. Hala, «asteotan etorritako bizkaitar kopuru handia ikusita» eta bertaratu ez direnei aukera zabaltzeko, gonbidapena azaroaren 5 arte erabili ahalko da.