GARA
IRUN

Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa, gaur Irunen

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko da gaur.

Sei bertsolarik hartuko dute parte 17.00etan hasiko den saioan. Sarrera guztiak salduta daude, eta, beraz, gaur ez da leihatila irekiko, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Aimar Karrika, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Maialen Lujanbio, Maddalen Arzallus eta Unai Agirre dira Irunen gaur kantatuko duten sei bertsolariak. Maite Berriozabalek aurkeztuko du saioa. Artaleku kiroldegiko ateak 15.30ean irekiko dira.