GARA
IRUÑEA

Felipe Rius kazetari eta idazle iruindarra zendu zen ostiralean

Felipe Rius (Iruñea, 1961) kazetari eta idazlea joan den ostiralean hil zen, Susa argitaletxeak bere Twitterreko kontuaren bidez jakinarazi zuenez. Rius EiTBn, Donostiako Zinemaldian eta “Egin” egunkarian aritu zen kazetari lanean, eta 1997tik Nafarroako Gobernuarentzat egiten zuen lan, Auñamendi Entziklopediak jasotzen duenez.

Idazle gisa ere aritu zen. 1999an “Bi argazki eta hainbat polaroid” argitaratu zuen Pamielarekin. Argazki sail bat oinarri hartuta eta bi zatitan banatuta, “Reflex” eta “Polaroid”, 26 narrazio bildu zituen bertan. Urte berean, “Zinema japoniarra” argitaratu zuen, Alberdania argitaletxearekin.