KLIK

Arroza landatzeko denboraldiak merezitako agurra du Nepalen

Arroza dute Nepalen gastronomiaren ardatz eta, jakina, bere Egun Nazionala ere eduki badauka zereal horrek. “Asar Pandra” izenarekin ezagutzen dute han eta arroza landatzeko denboraldi hasierarekin egiten du bat. Landatzea hasi aurretik, lokaztutako arroz-soroetan jolasean aritzeko ohitura dute nekazariek –baita futbol partidak jokatzeko ere–, Katmandu ondoko Lele herrixkako gizonezko honen modura. Izan ere, lokatza oparotasun garaiaren sinbolotzat daukate Nepaleko laborariek. Jolastu eta putzuetan txipli-txapla aritzeaz gain, atzoko egunarekin ohitura ere bada ur zikinarekin arroz platerak prestatzea.

Argazkia: Prakash MATHEMA | AFP PHOTO