15/09/2018

THE YOUNG WAIT-EK IREKI DU DONOSTIA FESTIBALA
0915_kul_donostia

The Young Wait talde gipuzkoarra izan zen atzo Donostia Festibaleko oholtza nagusia zapaltzen lehena. Atzetik izan zituen Niño de Elche (irudian), Kase. O. eta C. Tangana. Gaur aldiz, Berri Txarrak izango da Zubietako Hipodromoan ospatzen den jaialdiko protagonista nagusia (1.30, Keler Agertokia). Aurretik igoko dira oholtza nagusira Ane Leux (19.10), No Age (20.45) eta Pussy Riot (23.05).

Gorka RUBIO | FOKU