10/10/2018

«Lurralde hotzak» filma, Gijoneko Zinemaldian

Iratxe Fresnedaren ez-fikziozko lehen film luzeak, “Lurralde hotzak”, 2018ko azaroaren 16tik 24ra bitartean ospatuko den Gijoneko 56. Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko du, Llendes sailean. “Lurralde hotzak” emakume baten bakarkako bidaia da, bere bidelagunak zinemaren mamuak eta bere kamera direlarik.