GARA
Donostia

LABek lortu du babes handiena Aldundian

LAB sindikatuak 28 delegatutik 9 lortu zituen Gipuzkoako Foru Aldundian atzo egin ziren hauteskunde sindikaletan eta iragan urtean lortutako gehiengo sindikala berretsi du.

Hauteskundeen emaitzei dagokienez, LABek nabarmendu zuen lehen indarra izan zela Aldundiko Jauregian, Tolosan, Eibarren, Zarautzen eta Irunen. Guztira, orain dela lau urte baino 45 boto gehiago lortu zituen.

Etorkizuna

«Beti» egin duten moduan, etorkizunean ere arduraz jokatuko duela esan zuen LABek, «lan baldintzen alde borrokatuz eta ordezkaritza kolektiboak bultzatuz». «Langile guztien interesen defentsan aritzeko konpromisoa hartzen dugu».