GARA
DONOSTIA

Xabi Igoa nagusitu da Aramaion jokatutako azken final laurdenean

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final- laurdena jokatu zen atzo Aramaioko kultur etxean. Bertan, 2017ko Arabako finalean kantuan aritu zen Xabi Igoa nagusitu zen, 237,5 punturekin. Atzetik, Andere Arriolabengoa (231), Peru Abarrategi (224,5), Beñat Garaio (211,5), Unai Anda (204) eta lehen aldiz parte hartu duen Manu Bendala (203) sevillarra geratu ziren. Gai-jartzaile lanetan Eli Plazaola aritu zen.

Behin txapelketako lehen fasea amaituta, Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia martxoaren 9an jokatuko da Legution sei bertsolarirekin, 17:30etik aurrera. Beste sei sailkatuak martxoaren 16an lehiatuko dira, Dulantzin.