Andres OSA «SAKONA»
HERRI KIROLAK

Arria V.a-Eizmendi eta Atutxa-Urruzuno, bihar 5Kirol finalean

5Kirol Txapelketako finala bihar Bilboko Miribilla frontoian jokatuko da, 12.00etan. Finalera iritsi diren bikoteak Aitzol Atutxa (aizkoran) eta Urruzuno (harri jasotzen) eta Xabier Orbegozo Arria V.a (aizkoran) eta Eizmendi (harri jasotzen) dira.

Egin beharko duten lana honakoa: harri jasotzaileek, 100 kiloko harri “kopari” 100 jasoaldi eman; aizkolariek, 45 ontzako 12 enbor ebaki; txanda librean, 50 kiloko txingekin 12 plaza egin eta 150 jasoaldi egin 18 kiloko ingudearekin; eta 45 ontzako enborrari 10 mozketa trontzarekin, biek batera noski. Atutxa-Urruzuno dira faboritoak.