22/05/2019

«Mendi-Mendiyan» kalera eramango dute Bilbon

Arriaga antzokian ekoitzi eta Calixto Bieitok zuzendutako “Mendi-Mendiyan” opera Bilboko bost puntutan ikusi ahalko da ekainaren 22an (19.30), pantaila erraldoien bidez: Errekalde plazan, Otxarkoagako Angela Arregi plazan, Zorrotzako pilotalekuan, Alondegian eta Ibarrekolanda plazan.