BEGIRADA

Banku bati eginiko datu-lapurreta handienetakoa

Handiena ez bada, hor nonbait ibiliko da 33 urteko emakumezko software-ingeniariak egindako lapurreta. Capital One finantza-zerbitzu konpainiako AEBetako ehun milioi bezeroren datu sekretuak eta Kanadako beste sei milioirenak lapurtu ditu. Izen-abizenak, telefonoak, kontu korronte zenbakiak, ordainketak, kreditu kopuruak, kapitalen mugimenduak, denak lortu... eta denak partekatu ditu sarean.