BEGIRADA

Urumea gurutzatuta, mudantza txikia militarrek

Estatuko aurrekontuen negoziazioan Euskal Herriko ordezkariak gogor saiatu dira. Eta gauza batzuk lortu dituzte, besteak beste, Donostiako alderdi guztiek partekatzen duten aldarrikapen bat: Loiolako kuartelak hustu eta etxebizitzak bihurtzea. Zabaldu denaren arabera, ordea, militarrak ibaiaren beste aldera joango dira, Loiolako lurren salmenta ederki kobratuta.