BEGIRADA

Beharrezkoa den memoria ekimena

Burgos50 ekimenak ekitaldia egingo du gaur, duela mendi erdi hamasei euskal gazteren aurka egin zen gerra kontseilua gogoratzeko helburuarekin. «50 urte geroago, gertaera historiko hark eragindako euskal matxinadari balioa eman» nahi dio urteurren ekimenak. Horretarako, sekuentzia historikoari erreparatuko dio. NAIZen ikusi ahal izango da ekitaldia, 22.00etatik aurrera.