KLIK

Txorien begiradaz, baina lehiaketa betean

Aurreko asteburuan jokatu zen Arabako Parapente Txapelketa. Pandemiaren erruz kirolariek ohiko Liga Norte txapelketara joan ezin dutenez, Euskadiko Aire Kirol Federazioak herrialde bakoitzeko txapelketak antolatzea erabaki du. Larunbatean Joar menditik abiatu eta Toloño mendilerroa gurutzatu behar izan zuten lehiakideek, Zanbranan amaitzeko. Igandeko ibilbidea Hernion hasi zen eta Orion amaitu. Irabazlea Ivan Castro izan zen.

Argazkiak: Ander LASA - Iker AIERTZA - IOSITO