Izena ABIZENA
ZIBURU

Maitasunari begiratu dio «Amua» komedia sentimental politikoak

Axut konpainiak “Amua” antzezlana aurkeztu berri du, «komedia sentimental politiko» gisara definitzen duten obrak Ximun Fusch, Maite Larburu eta Manex Fusch elkartzen ditu taula gainean. Hego Euskal Herrian zenbait emanaldi eskaini eta gero, Ziburun eginen dute martxoan Bidasoaren iparraldean egin behar zuten estreinaldia, osasun neurrien ondorioz atzeratu behar izan dena. Ondoren euskararen lurralde osoan zehar bira egiten jarraituko dute.

Ximun eta Manex Fusch anaiek Maite Larburu aktore berria gonbidatu dute eszena beraiekin partekatzera ‘Amua’ antzezlan berrian. «Komedia sentimental politikoa» gisara definitu dute, nahiz eta autoreek kontraesankorrak iruditu daitezken kontzeptuak elkartzen dituena nabarmentzen duten, baina maitasunaren bideari jarraiki egiten dutela eman nahi izan dute aditzera.

Emanaldi kulturalak maiatzaren 19ra arte debekatuak dira Ipar Euskal Herrian osasun egoera dela eta, baimanx Ziburun eginen dute lehen emanaldia maiatzaren 21ean, Euskal Herrian zehar emanaldiak eskaitzen jarraitzeko.

G«Sentimentuak eta politika elkarrekin ematea inkongruentea iruditu baldin badaiteke ere, erabaki politiko handiek gure sentimenduetan duten eragina agerikoa da, baita erabaki horiek hartzean sentimenduek duten garrantzia ere» baieztatu du Ximun Fuschek antzezle eta zuzendariak antzezlana definitzeko baliatu dituzten hitzetaz.

Euskarak eta euskal kulturaren xekak zentzu berezia dauka ‘Amua’n, maitasunaren ikuspegi horietatik jorratzen baita ere. «Maitasunaren gaia gure hizkuntzaren bitartez begiratzen da, ikusten dugun arteak eta kulturak gure eredu kulturaletan eragina baduela, baina gure kulturan eta hizkuntzan baditugu tresnak gure ereduak sortzeko» azaldu du antzezle eta zuzendariak.

Horrela obra honen bitartez euskal eredua aberastu nahi dutela nabarmendu du zuzendariak: «Gazteei galdetzen zaielarik nola muxukatzen den, beraien modeloa filmeetan dela azaltzen dute, hau da eredu amerikar, frantses edo espainiarrean, baina guk ere gurea izan behar dugu». Bide horretan Manex Fuschek gaineratu du: «Ereduak momentu sozial garaikideekin bat egiten du, eta behin eta berriz egokitzen dira».

Komedia

Komedia da obra definitzeko erabili duten hirugarren kontzeptua, kontraesankortasunaren bidetik hartuta. «Ezberdintasuna bada pentsatu, esan eta egiten dugunaren artean, eta egoera ezerosoak sortzen» direla baieztatu du zuzendariak.

GMaitasunaren bidetik begiratzen die kontraesan horiei ‘Amua’k. Anak aspaldiko lagun eta amoranteak gonbidatzen ditu asteburu pasa Iratiko oihanara, baina bi gizonek ez dakite hiruko taldea izanen denik, eta bikotekide bakarra izanen dela pentsatzean gogoeta egiten da sentimendu horren inguruan. «Zertarako prest gara maitasunaren izenean? Estuasun, ezerosotasun egoera horretan nola jotzen dugun».

Ximun Fischen zuzendaritzapean, Manex Fusch eta Maite Larburuk berarekin partekatuko dute eszenatokia. Larburu musikari eta kantariak antzerkian lan egiten duen lehen aldia du, antzezleek bere kontzertu bat ikustera joan ondoren berarekin parte hartzera gonbidatu zutelako. «Bere lanean hitzek garrantzi handia daukate, berezko mundua dauka, eta artearekin duen harremana» izan zen beraien interesa piztu zuena.

«Ez gara sekulan gelditu lan egitetik, euskararen lurraldeak duen gaitasun federatzaileari esker gure lana aurkeztu ahal izan dugu» azaldu du Fuschek.

Hori dela eta Hego Euskal Herriko emanaldietaz gain, hezkuntza zentroetan egindako mediazio lanaren bitartez, obra taularatu dute.

Partaideen aniztasunaren garrantzia ere azpimarratu dute sortzaileek, horien bitartez sarea sortu baitute, horrela herriko etxeekin, bestel erakunde publikoekin, hezkuntza zentroekin, elkarteekin… lan egiteak suposatzen duen saretzea aipatu zuten.

Ekainean Baigorri, Hazparne, Luhuso eta Senperen egonen dira. Uda eta gero berriz ariko dira taula gainean, Hego zein Ipar Euskal Herrian, besteak beste Donostia, Bilbo, Donibane Lohizune, Barakaldu, Hendaia, Zumaia, Donapelu eta Elorrion aukeztuko dute obra. Eguntegi osoa axut.eus webgunean eman dute ezagutzera.