BEGIRADA

Palestinako aingerua, herri baten ahots boteretsua

Muna el-Kurd du grazia. 23 urteko Jerusalemgo ekintzailea, Sheikh Jarrah-eko auzotarren sinboloa, protestaren lider eta erresistentziaren ahots berria. Eskuburdinak lotuta, atxilo eraman zuten atzo, «kale borrokaren buruzagia» izatea egotzita. Hegoak moztuta, ahoa itxita, ikusezin bihurtuta nahiko lukete. Munduaren begietara, baina, inspiratzen duen aingerua agertu da.