BEGIRADA

Baztertuen matxinada ikonoklasta ez da amaitu

Kanadan XIX. mende hasieran haur indigenek euren ohiturak eta hizkuntzak ahazteko helbururekin sortutako barnetegi sistemaren fundatzaileetako bat izan zen Egerton Ryerson. Herenegun, barnetegietako batean lurperatuta aurkitutako 215 umeen omenez egindako manifestazioaren ostean, Ryersonen estatua bota zuten. Mendeetan zehar zapalkuntza jasan dutenen memoriaren indarra, irudi batean jasota.