BEGIRADA

Min oihuak, askatasunaren aldeko aldarriak

Terrore sexista eta askatasun sexualaren aurkako errepresioa unibertsalak dira, heteropatriarkatua mundu osoan indarrean den sistema delako. Jakina, zenbait lekutan are gogorragoa da arautik irteten direnen aurkako bortizkeria. Istanbulen, ekainaren 28ko martxak debekatu ostean, askatasuna eta eskubideak aldarrikatzera kalera atera zirenen aurka gogor oldartu zen Polizia.